Kaixo, gurasoak:
Datorren ostegunean, maiatzaren 29ean, Mañariara joango gara goiz pasa.
Irteera: goizeko 9:00etan gelan (ordua errespetatu)
Itzulera:
Eguerdian etxera joaten direnak: 13:00etan frontoian
Gainotzekoak: Betiko ordutegian eta ohiko lekuan
Eraman beharrekoa:
-
Bisera (izena ipini)
-
Aldatzeko erropa (izena ipini)
-
Hamarretako txiki bat eta bazkaria
Kontuan izan jantokiko piknika eskatu duzuenok, piknika ere motxilan sartu behar dugula. Beraz, motxila ez dadila oso txikia izan.
Irteeraren kostua 10,18€koa da eta ekaineko fakturan kobratuko da.