Kaixo familia,
Idatzi honekin datorren otsailaren 4an (asteartea) ospatuko dugun Santa Agedako ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Ekitaldia, esan bezala, asteartean burutuko dugu arratsaldeko 16:00etan ikastolako frontoian HHko eta LHko ikasleekin. Momentu berezi hau denontzat atsegina izan dadin ziurtatu nahi dugu, eta horregatik eskatzen dizuegu, mesedez, grabaketarik edo argazkirik ez egitea ekitaldian zehar.
Ekitaldiaren une onenak harrapatu eta guztiekin partekatzeko, ikastolak berak hartuko ditu argazki eta bideo guztiak. Irudi hauek gure familientzat eskuragarri egongo dira. Familiek grabaketarik ez egiteko eskari hau pribatutasun araudia, irudien trataera egokia eta grabaketa ezberdinetan agertu nahi ez dutenen nahia errespetatzea da.
Zuen ulermena eta lankidetza eskertzen du Ikastolak, gure hezkuntza-komunitatearentzat momentu atsegin eta errespetuzkoa bihurtzeko.
Zuzendaritza