HH 4 urte: Urkiolara irteera

Kaixo, familia:

Datorren OSTEGUNEAN, ekainaren 9an, ikasturte bukaerako irteera egingo dugu. Urkiolara joango gara eta egun osoko irteera izango da.

Egun honetan 9:00etan gelan elkartuko gara, mesedez ordua errespetatu. Arratsaldean, 16:30etan ohiko lekuan jaso beharko dituzue haurrak.

Autobusaren kostua zuen kontu korrontetik pasako da (3€).

Eraman beharrekoa:

-Arropa eta oinetako erosoak.

-Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema (etxetik emanda).

– Bazkaria- piknika (motxilan)

 

Irakasleak