HH 4 urte: Markinara irteera

HH 4 urte: Markinara irteera

Kaixo, gurasoak:

Datorren asteazkenean, ekainaren 19an, Markinako ur-parkera joango gara egun pasa.

  • Irteera: goizeko 9:00etan
  • Itzulera: 16:30ean (ohiko lekuan)
  • Irteeraren prezioa: 3€ (kuotan gehituko zaizue).

Eraman beharrekoa:

  • Bainujantzia, toalla eta txankletak
  • Eguzki-krema ( aurretiaz etxean eman, mesedez)
  • Bisera
  • Aldatzeko barruko arropa eta kamiseta bat (izena ipini)

 

Gogoratu jantokian bazkaltzen geratzen diren umeei ikastolako piknika emango zaiela. Piknik hau barik, zuen umeak etxetik ekarri behar badu bazkaria, mesedez, bihar irakasleari jakinarazi.

 

Beste barik, agurtzen zaituztegu.