HH 2. zikloa (3, 4 eta 5 urte): ekainaren 12tik aurrera klaseak goizez bakarrik

Kaixo, familia hori:

Ekainaren 12tik aurrera klaseak goizez bakarrik izango ditugu, HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.

Egun horietan jantokian geratzen diren umeen bila hurrengo ordutegian etorri beharko duzue:

  • HH3: 12:15 jantoki aurrean edo 14:30ean frontoian (irakasleari jakinarazi aurretiaz)
  • HH 4 eta 5: 12:30etan jantoki aurrean edo 14:30ean frontoian (irakasleari jakinarazi aurretiaz)

 

Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira.

 

ZUZENDARITZA