HH 2 urte: Atxondora irteera

Kaixo, familia:

 

Datorren ostegunean, ekainaren 15ean, ikasturte bukaerako irteera egingo dugu. Atxondora joango gara eta egun erdiko irteera izango da.

 

Egun honetan 9:00etan gelan elkartuko gara, mesedez ordua errespetatu. Eguerdian (12:00etan zein 12:30ean) etxera joaten diren haurrak 13:00etan gelan batuko dituzue.

 

Irteeraren prezioa: 3 euro (ekaineko kuotan gehituko zaizue)

 

Eraman beharrekoak:

  • Arropa eta oinetako erosoak.
  • Eguzkia bada, txapela eta eguzkitarako krema (etxetik emanda).
  • Piknika eramateko motxila.
  • Aldatzeko arropa.
  • Hamarretakoa, bazkaria eta ura motxilan. Jantokiko piknika ez daramatenak.