Hezkidetza: behaketa LHn

Hezkidetza: behaketa LHn

Kaixo, familia:

Ikasturte honetan Hezkidetza Taldean hainbat ekintza eta lan egin ditugu, bai egutegiko egun bereziekin lotutakoak (Azaroak 25, Martxoak 8 eta Maiatzak 17) zein bestelakoak.

Azken hauen artean, Lehen Hezkuntzan behaketa lan bat egin zen geletan Martxoaren 8arekin lotuta eta egun horretako aldarrikapen nagusietako bat zaintzarekin lotutakoa zela jakinda. Behaketa hori egiteko, gure ikasleei galdetu genien goizean norekin etortzen ziren eta arratsaldean norekin joaten ziren, gure ikastolako ikasleen joan-etorrietan zaintza lanak nortzuk egiten zituzten jakiteko.

Behaketa horretatik ateratako datuak plazaratu nahi dizkizuegu hemen, ezagut ditzazuen.

Zuen interesekoak izango direlakoan,

 

Hezkidetza Taldea