HAUR HEZKUNTZA: IRTEERAK

2 URTE

Ikasturte bukaerako irteera datorren ekainaren 21ean, eguaztena, egingo dugu. Atxondoko bidegorrira joango gara. Ume bakoitzak bazkaltzeko ogitarteko bat eta edaria motxila batean eraman dezala. Gogoratu jantokian bazkaltzen geratzen diren umeei ikastolako piknika emango zaiela.

Egun horretan 9:00etan gelan egon behar da. Eguerdian doazen haurrak  13:00etan jasoko dira harrera gelan eta besteak, ohiko moduan.

Autobusaren kostua zuen kontu korrontetik pasako da (3€).

Oharra: Arropa eta oinetako erosoekin ekarri umea. Eguraldi ona egiten badu txapela eramatea gomendatzen da.

3 URTE

Ikasturte bukaerako irteera datorren ekainaren 21ean, eguaztenean, egingo dugu. Mañarira joango gara eta egun erdiko irteera izango da.

Egun honetan 9:00etan gelan elkartuko gara. Eguerdian etxera joaten diren haurrak  13:00etan ohiko lekuan batu itzazue.

Jantokian geratzen diren umeak 14:30ean jaso ahal dituzue loaldiaren ondoren.

Eraman beharrekoa:

  • Bazkaria (Gogoratu jantokian bazkaltzen geratzen diren umeei ikastolako piknika emango zaiela)
  • Arropa eta oinetako erosoak.
  • Eguzkia bada, txapela eramatea gomendatzen da.

4 URTE

Datorren astelehenean, ekainaren 19an,  Markinako ur-parkera joango gara egun pasa.

Irteera: goizeko 9:00 etan

Itzulera: 16:30ean

Irteeraren kostua: 3€ (kuotan gehituko zaizue).

Eraman beharrekoa:

  • Bainujantzia eta toalla
  • Eguzki-krema ( aurretiaz etxean eman, mesedez)
  • Bisera
  • Aldatzeko barruko arropa eta kamiseta bat (izena ipini)
  • Bazkaria (Gogoratu jantokian bazkaltzen geratzen diren umeei ikastolako piknika emango zaiela)

5 URTE

Datorren martitzenean, ekainaren 20an,  Ondarruko hondartzara  joango gara egun pasa.

Irteera: goizeko 9:30 etan