Kaixo famila,
Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu datorren martxoaren 17rako, asteartea, sindikatu nagusiek egun osoko greba orokor deialdia luzatu duela Lanbidearteko Gutxieneko Soldata ezar dadin galdegiteko.
Deialdiari erantzunez, ikastola honetako Langileen Asanbladaren gehiengoak greba deialdiagaz bat egitea erabaki du.
Hori dela eta, Ikastolako zuzendaritzak, zerbitzu minimoak ezarri arren, ezin izango du bermatu ikasleen zaintzarik.
Horrez gainera ez dira zerbitzuak eskainiko, hau da, ez da jantokirik eskainiko, ez da zaintzarik eskainiko eta ez da kirol zerbitzurik egongo.
Normala den bezala, egun honetako jarduna kuotetatik deskontatuko zaizue.
Sortu daitezkeen eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, hartu ezazue gure agurrik beroena.





