Kaixo, familia:
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu, Aste Santu aurretik elkarbizitzari lotutako galdetegia erantzuteko tarte bat hartu zenuten guztiei. Zuengandik jaso ditugun ekarpen, kezka eta iradokizunak zinez izan dira interesgarri eta aberasgarriak.
Bertatik abiatuz, zein Kurutziaga Ikastolako komunitatea osatzen dugun gainontzeko partaideek erantzundako galdetegiak aintzat hartuz, diagnostiko mamitsua eta esanguratsua osatu dugu.
Behin diagnostikoa eginda, elkarbizitzako oinarri teorikoa eta planak lantzen ari gara, burututako lana lankideekin partekatuz eta ekarpenak jasoz.
Familietara iristeko komunikazio bideak zabaltzen ari gara, eta irailetik aurrera zuen parte hartzea ahalbidetzeko moduak eta tresnak izango ditugu. Eguneroko harremanak estutzea eta hobetzea helburutzat hartuta, ez dugu zalantzarik , denon artean, pauso berriak emateko gai izango garela.
Jaso agur bero bat.
Elkarbizitza taldea