Kaixo, familia hori:
Dendak Bai elkarterekin batera antolatzen dugun zozketari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu:
- Zozketan parte hartzeko txartela abenduaren 5ean, ostirala, jasoko duzue posta elektronikoz.
- Abenduko fakturan kobratuko dugu, 20€ familiako.
- Zozketa osteguna, abenduaren 11, burutuko dugu eta egunean bertan web gunean publikatu eta buletinean bidaliko dizkizuegu emaitzak.
- Sarituak egokitzen zareten familiak, abenduaren 12tik aurrera pasatu ahal izango zarete idazkaritzatik bonoa jasotzera (ez duzue txartela zertan ekarri).





