Kaixo guztioi,
Datorren azaroaren 3an, arratsaldeko 17:30ean, bilera bat egingo dugu Batzar Gelan bidaia-agentziako arduradunekin. Bertan, bidaiaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko azalpen guztiak emango dizkigute, eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
Eskertuko genizueke bileran parte hartzea, guztiontzat interesgarria eta lagungarria izango baita.
Mila esker aldez aurretik etortzeagatik eta parte hartzeagatik.
Agur bero bat.





