DBH3 eta DBH4: Tortilla Eguna urriaren 14an

Kaixo, familia:

Datorren asteartean, urriak 14, DBH 3. eta 4. mailako ikasle eta irakasleak San Juan de Momoitio landetara joango gara Tortilla Eguna ospatzera, baldin eta eguraldi txarrik ez balego. Egun osoko irteera izango da, eta helburua taldeko kohesioa suspertzea eta harremanak sendotzea izango da. Horretarako, tortilla lehiaketa antolatu dugu eta ikasleak eurak izango dira parte hartzaileak. 4-8 ikasleko taldeetan antolatuko dira, eta beharrezko materiala ekartzea, beraien ardura izango da.

Beharko duten materiala: 

  • Camping gasa  (botila ez dadila hutsik egon). Hauek kotxez igoko dizkiegu.
  • Patatak
  • Arrautzak
  • Olioa
  • Gatza
  • Piper berdeak  (*)
  • Kipula (*)
  • Berakatzak (olioa erretzeko) (*)
  • Ogia
  • Zartagina
  • Tortillari buelta emateko plater handi bat edota tapa (estalki bat)
  • Bol bat edo arrautzak eta patatak nahasteko ontzia
  • Olio beroa biltzeko ontzia (ez dadila plastikozkoa izan)
  • Sardeska edo irabiagailua ( arrautzak irabiatzeko)
  • Eskuzapiak (komeni da bakoitzak bat eramatea)
  • Platerak, sardeskak ( tenedoreak), aiztoak, (bakoitzak bat, patatak zuritzeko)
  • Sukaldeko paper roilo bat taldeko
  • Plastikozko mantela (kozinatzeko
    eta jateko)
  • Nahi izanez gero:  edariak, edalontziak, postreak
  • Garbiketarako:  zakar poltsak , espartzua, ipitza edo mostratxa (estropajoa)

Mila esker!