DBH: San Tomas jaialdia

San Tomas jaialdia

Gabonak ate joka ditugu, eta San Tomas eguna ere, abenduak 21, bertan dugu. DBHkook feria ederra prestatu izan dugu urtero; baina, aurten, obretan gaudenez ezin izango dugu ospatu. Beraz, jakin ezazue datorren ostegunean, abenduak 21, ordutegi arrunta jarraituko dugula, hau da, ikasleek goiz eta arratsaldez izango dituztela klaseak.

Baina… lasai! Ez gara jaialdi gabe geldituko eta. San Tomas ordez, San Blas eguna ospatuko dugu otsailaren 2an, eta orduan izango dugu feria muntatzeko aukera.

Bitartean, Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu.

 

      DBHko irakasleak