DBH: noten buletinetan aldaketak

DBH: noten buletinetan aldaketak

Kaixo, familia:

Kurutziaga Ikastolan martxan dugun EKI proiektuak hezkuntza ulertzeko modu bati erantzun nahi dio. Era berean, modu horrekin koherentea izango den ebaluazioa garatu nahi dugu.

Arrazoi hau dela eta, aurrerantzean ikasleen jarreren lorpen maila ebaluatzeko konpetentzia metadiziplinarrak erabiliko dira. Konpetentzia metadiziplinarrak arlo guztietan lantzen diren zeharkako konpetentziak dira. Hori dela eta, berauek kalifikatzeko arlo ezberdinetako irakasleen balorazioak erabili dira.

Ebaluatu diren konpetentzia metadiziplinarrak hauek dira:

  1. Komunikatzen ikasteko konpetentzia.
  2. Pentsatzen eta ikasten ikasteko konpetentzia.
  3. Elkarrekin bizitzen ikasteko konpetentzia.
  4. Egiten eta ekiten ikasteko konpetentzia.
  5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

Konpetentzia bakoitza ebaluatzeko erabili diren adierazleak zerrendatzen dituen taula Alexiako “Galeriak” atalean aurkituko duzue.

 

Dorkaitz Basarte

DBHko Etapa Arduraduna