DBH 4: Valdezcarayra eski irteera

Kaixo familia:

Datorren martxoaren 23an, Gorputz Hezkuntza arloarekin loturik, Valdezcaray eski estaziora joango gara eskiatzera. Ekintza honetan, arloan landu beharreko baina ikastolan landu ezin diren eduki batzuen gainean lan egingo dugu; beraz, garrantzitsua da parte hartzea. 

 

Norbaitek ezin badu parte hartu, pisuzko arrazoi bategatik izan beharko da eta lehenbailehen justifikatu beharko du. 

 

Ekintza hau burutzeko, ikasleek, ondorengo materiala ekartzea komeni da:

 

  • Bazkaria (irteera ordua oso goiz dela kontuan izanik, ezinezkoa da ikastolako jantokiko bazkaria prestatzea egun horretan.)
  • Eguzkitarako betaurrekoak
  • Eskularruak (sendo xamarrak)
  • Zira edo anoraka 
  • Txanoa
  • Prakak (eskiatzekorik lortzen ez duenak txandala erabil dezake)
  • Eguzkitik babesteko krema
  • Aldatzeko arropa: kontuan harturik erortzerakoan busti egingo direla, eta eguraldiaren arabera izerdia ere bota dezaketela, aldatzeko arropa eramatea komeni da.

 

Irteera honetara autobusez joango gara, eta ikastolatik ateratzeko eta heltzeko orduak ondorengoak izango dira:

 

  • Irteera: 06:45ean (orduan irteteko, lehenago bertan egon, mesedez) 
  • Itzulera: 19:00ak inguru ikastolan.

 

Ekintza honen prezioa 35 €koa  izango da : 

 

  • forfait-a (pistetako oinarrizko asistentzia asegurua barne)
  • material alokairua, kaskoa barne
  • 2 orduko ikastaroa 
  • autobusa.

 

Diru hori hilabete bukaerako kuotan pasatuko zaizue. 

 

Gorputz Hezkuntzako irakasleak