Kaixo, familia:
Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH 4. mailan (teknologia arlokoak) izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu.
Datorren asteko ostiralean, martxoaren 6an, Barakaldoko BECera irteera egingo dugu bertan izango den BIEMHa ikustera (Makina-Erraminta Nazioarteko azoka).
Trenean eta metroan joango gara, beraz, BARIK-a eramatea gogoratu.
Beste aldetik sarrerak 5€ balio du, baina aurretik ordainduta dago, beraz, ikasleak ez dute egunean bertan ordaindu behar, eta ikastolako fakturan kobratuko zaizue (teknologia aukeratu duzuen ikasleei).
Teknologiako irakaslea





