DBH 2: EUSFIT-MUGIMENT frogak

Kaixo familia,

 

Aurtengo ikasturtean, Gorputz Hezkuntza arloaren barruan, Eusfit Mugiment ekimenean parte hartzea erabaki dugu.

 

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren, Osasun Publikoaren eta Adikzioen eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzek bultzatutako ekimena da Eusfit Mugiment, bere borondatez proiektura atxikitu diren ikastetxe eta irakasleekin batera.

 

DBH 1. eta DBH 2. mailetan, Gorputz Hezkuntza arloko eduki modura, lehendik pasatzen ditugu froga fisiko batzuk. Eusfit barruan egiten diren frogak, gureekin guztiz lotuta daude eta orain arte eginiko lanketa osatzera datoz. Gainera, frogen emaitzak, sasoi fisikoaren monitorizazio sisteman parte hartzeko aukera ematen digute.

 

Beraz, arloaren barruan, orain arte bezela froga fisikoak egin eta beste hauek gehituko baditugu ere, Eusfit Mugiment ekimeneko monitorizazio sisteman parte hartzeko, zuen baimena behar da ikasleen datuak bertan erabili ahal izateko.  Baimen orria ikasleek etxera eramango dute edo loturan jetsi dezakezue hortarako dokumentua.

 

Baimena eman duzuen kasuetan, frogak amaitu eta ikastetxeko datu denak kudeatu ondoren, ikasturte amaierako txostena aterako da eta hau ikusteko aukera izango duzue.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik