DBH 1: Lizarrara irteera

DBH 1: Lizarrara irteera

Kaixo, familia:

Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH1. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Lizarrara (Nafarroa) joatea erabaki dugu. Apirilaren 10, 11 eta 12an joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean, goizeko 08:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean, 14:30ean helduko gara, ikastolara bertara.

Ekintza hauek egingo ditugu:

  • Apirilak 10: Lizarrako kanpinean gauzak utzi, eta autobusak Villamayor de Monjardinen utziko gaitu. Herria ezagutu eta Lizarrako kanpinera egingo dugu txangoa oinez.
  • Apirilak 11: Mugituz abentura enpresarekin egun osoko ekintzak burutuko ditugu (raftina, eta ginkana)
  • Apirilak 12: Kanpineko instalazioez gozatu eta etxera buelta.

Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:

  • LEHEN EGUNERAKO HAMAIKETAKOA eta BAZKARIA. (Kanpinean afaria emango digute)
  • Lo zakua.
  • Burukoa, hala nahi badute. Aterpetxean ez dago burukorik.
  • Motxila txiki bat.
  • Berokia eta zira edo txubaskeroa. (datorren eguraldiaren arabera)
  • Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
  • Arropa erosoa. Abentura ekintzak egiteko egokia.
  • Nezeserra eta toalla.
  • Dutxarako txankletak.
  • Aterki txiki bat (datorren eguraldiaren arabera)
  • Gizarte-segurantzako txartela.
  • Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinarazi behar zaio.

 

Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.

Mugikorra eta argazki kamera:

  • Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
  • Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten gailuen arduradun.

PIKNIKA: Jantokian gelditzen diren, eta hala eskatu duten ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute lehen egunerako. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Irteera honen kostua 81-85 €-koa da ikasleko, eta maiatzeko fakturan kobratuko da.