Berbaz, euskara plazara! abenduaren 3an. Parte hartu!

Aurten ere, Berbaz, euskara plazara! ekimena aurrera eramango dugu abenduaren 3an. Kurutziaga ikastolako plaza euskaraz blaitzeko asmoarekin, gure komunitateko partaide guztiak zaudete gonbidatuta parte hartzera,  zuen ahotsak entzun nahi genituzke zuek aukeratzen duzuen formatuan: ipuin, txiste edota pasadizo kontaketak, errezitaldiak, kantaldiak, bertsoak…

Familiek ere parte hartzea nahiko genuke, zuen etxeetan betidanik kontatu edo kantatu egin den hori guztiokin partekatzera animatu nahi zaituztegu. Abenduaren 3ko goizean zehar tartetxoa hartzeko eta ikastolara hurbiltzeko prest bazaude, idatzi hizprotaldea@kurutziagaikastola.eus helbidera.
Oraindik antolaketa lanetan gabiltza, ikasle-talde gehienek hartuta daukate txanda, bai emaile moduan aritzeko baita ikusle moduan egoteko ere. Hala ere, oraindik batzuk falta dira, eskertuko genizueke lehenbaitlehen zuen txandak hartzea.
Langile batzuk ere animatu dira, baina oraindik tartea dago zalantzan zaudeten horientzat animatu eta erakutsi zuen trebeziak!
Gogoratu langileok dokumentu honetan izena eman behar duzuela.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik, ekitaldi ederra izango da asteazkeneakoa! Euskarak behar gaituelako!
Egitaraua:
 
09:00etatik 13:00etara etenik gabeko emanaldia
13:00etatik 14:45era DBHko jaialdia
15:45ean LH lagun izkutua
16:00etan HH eta LH Behin betiko abestuko dugu elkarrekin
Hizpro Taldea