AISA ikastaroa

Kurutziaga ikastolak udalak eskaintzen duen doako ikastaro bati buruzko informazioa partekatzeko bilera antolatu du. AISA ikastaroa atzerritik etorritako 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta pertsona horiek euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea du helburu.

Aukera paregabea da gure ikastolako komunitatea osatzen duten atzerritik etorritako familiei gure hizkuntza eta kulturarako hurbilpena errazteko. Bilera honetara  Durangoko Udaleko euskara dinamizatzailea eta AISA programako irakasle bat etorriko dira sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

 

Bilera eguna: irailak 18, asteazkena

Ordua: 15:00etan

Tokia: Batzar Gelan