Ikastola inguruko bidea itxita maiatzaren 20an

Bi lasterketa izango dira datorren astean. Lehenengoa maiatzaren 20an, asteartean, Durango-Durango Emakumeen Saria izango da. Nazioarteko txapelketa da, eta hainbat taldek parte hartuko dute. Hori dela eta, maiatzaren 20an  Gran Hotelaren aurreko errotondatik hasi eta Montebideo Etorbideraino hurrengo kaleak moztuta egongo dira goizeko 10:30etik arratsaldeko 19:00ak arte: San Agustinalde, Zumalakarregi, Josemiel Barandiaran, Herriko Gudarien eta Galtzareta. Mozketa horiek eragina izango dute ere hurrengo kaleetako sarbideetan: Artekalea, Barrenkalea, Lariztorre eta Goinekalea. Kale horietara sartzeko Kanpatorrosteta kalea erabili beharko da eta Uribarritik Andra Mari Kalera sartu.

Bigarren lasterketa maiatzaren 24an, larubatean, Aitor Bugallo memoriala izango da. Kasu honetan tokiko lasterketa da, eta mozketa asteburuetako oinezkoen gunean izango da bakarrik: San Agustinalde (Museotik), Zumalakarregi eta Josemiel Barandiaran. Kasu honetan ere, Alde Zaharreko kaleetara sartzeko, Kanpotorrosteta kalea erabili beharko da, eta Uribarritik Andra Mari Kalera sartu.