DBH 1: txalaparta eta perkusio afrikar ikastaroa

Kaixo familia!

Hurrengo asteko astelehen eta asteazkenean DBH 1.mailakoek txalaparta eta perkusio afrikarraren ikastaro txiki bat jasoko dute Eneko Larrañaga musikariaren eskutik. Alde batetik, txalapartaren jatorria eta kultura ezagutu, eta oinarrizko teknikak ikasiko dituzte. Bestalde, Afrikako Mandinga kulturako perkusioan murgildu, eta talde dinamikan ibiliko dira. Ikastaro honen helburuetako bat, motrizitatea eta erritmoa landuz, ikasleek musikarekin duten erlazioa indartzea izango da.

Gogo handiarekin jasoko ditugun bi tailer izango dira!

Ikastaro honen kostua 3,5€koa izango da ikasleko eta apirileko fakturan kobratuko da.

Musikako irakaslea