2022-2023 ikasturtea: 2 urteko bilera deia

Kaixo guraso hori: 

 

Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu eta ongi etorria, batez ere, Ikastolara lehenengoz hurbiltzen zareten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 22an, asteazkena, egingo dugun batzar informatibora. 

 

Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu. 

 

–   Ordua: 17:30etan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz

  • Gai ordena:
    • Tutoreen aurkezpena
    • Taldekatzeak
    • Ekarri beharrekoak (dokumentua beherago)
    • Iraileko egutegia (dokumentua beherago) 
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa (dokumentua beherago)
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

 

Lekua: 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

 

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, astearterako, ekainak 21, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

 GALDETEGIA

 

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK