2011 urtean jaiotako ikasleak: kirol aukeraketa 2020-2021 ikasturterako

Kaixo, familia:

2011 urtean jaiotako ikasleak 2020-2021 ikasturtean kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute.

Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:

TALDE KIROLAK:

  • Eskubaloia (astearte eta ostegunetan 17:30-18:30)
  • Futbola (asteazken eta ostiraletan 17:00-18:15)
  • Saskibaloia (astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:45-17:45)

BANAKAKO KIROLAK:

  • Atletismoa (asteko bost egunetan aurkeran, 17:00-18:00)
  • Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko)

 

Aurtengo egoera berezia dela eta, gai honi buruzko aurkezpen batzarra egin beharrean, Kirol arduradunak mezu elektroniko bidez bidaliko dizue beharrezko informazioa gaur bertan.

Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.

 

MATRIKULA

Epea: maiatzaren 28tik ekainaren 4ra

Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)

Bideo honetan dituzue jarraibideak ikusgai:

Kirol bakoitzeko ekipaia eskaeraren informazioa ekainaren 11ko buletinean bidaliko dizuegu.

Kirolari bakoitzak denboraldia hasten denerako ekipaia izatea bermatzeko, matrikulazioa epe honen barruan egitea ezinbestekoa da.

 

KIROL BATZORDEA