LH2: Haginak garbitzeko programa

Azken ikasturteetan, jantokian bazkaltzen duten LH2 mailako ikasleekin hortzak garbitzeko programa martxan izan dugu.

Bazkal-ostean, haginak garbitzeko ohiturak bultzatzea du helburu programa horrek, eta aurten ere, jarraipena eman gura diogu LH2. mailan.

Ekintza hau datorren astelehenetik aurrera, urriak 21, jarriko dugu martxan. Horretarako beharrezkoa izango dugu umeek material hau ekartzea:

  • Hortzetako eskuila.
  • Plastikozko edalontzi bat, ikaslearen izen-abizenak idatzita.
  • Edalontzi hau sartzeko estutxe bat. Ikaslearen izen-abizenak idatzita.
  • Aukeran: Hortzak garbitzeko pasta.

Horrez gain, funtzionamendu egoki baten mesedetan, ume bakoitzak, ostiralero, bere materiala etxera eramango du garbiketa egiteko. Astelehenean, berriro ikastolara ekarri beharko du.

Eskerrik asko.