LH: inauteriak (goizez bakarrik)

Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten otsailaren 13an ospatuko dugu:

LH   Gelan adostutako gaiaren inguruko mozorroa ekarriko dute etxetik jantzita.

  1. maila: elikagaiak
  2. maila: ipuinak
  3. maila: Surrandi
  4. maila: gu munduko herrialdeekin
  5. maila: librea
  6. maila: Lantzeko inauteria

Txokolatea hartzeko, bakoitzak ekar dezala edalontzi berrerabilgarria etxetik (hauskorra ez dena).

Ordutegia: 9:00-12:30

GOIZEZ BAKARRIK

Jantokia: normaltasunez.

Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez, errespetatu ordua).

GOGORATU: otsailaren 16an eta 17an ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.