Kaixo, familia:
Maiatzaren 23tik aurrera ikasturte bukaerako guraso elkarrizketak egiteko txandak hartu ahal izango dituzue Alexia plataforman.
Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:
Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:
Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.
Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa: