LH: familia bilerak egiteko egutegiak eskuragarri Alexian

Kaixo familia,

Gogorarazi gura dizuegu familia bileren txandak hartzeko egutegia martxan dagoela jada Alexian. Horretarako, Alexian sartu beharko zarete hitzordua hartzera.

Alexia familia APPa erabiltzen baduzue kontutan izan ikastetxearen kodea 193e dela.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa:

Adeitasunez,

Kurutziaga Ikastola