LH 6: DBHko aurkezpena eta aukerako ikasgaien aukeraketa

Kaixo, familia:

Datorren ikasturtera begira, DBHko aurkezpena egingo zaie zuen seme-alabei maiatzaren 7an. Aurkezpen honetan, azalpen orokorrez gain, aukerako ikasgaiei buruz ere hitz egingo da, eta dagozkion azalpenak emango zaizkie.

Familiek ere azalpen hau izan dezazuen, maiatzaren 13an arratsaldeko 17:00etan batzar gelan elkartuko gara.

Egun horretan bertan, erabiliko dugun aurkezpenarekin batera, ikasgaia aukeratzeko galdetegi bat iritsiko zaizue ikasleen helbide elektronikora. Aurkezpen hau zuen seme-alabekin batera ikustea gomendatzen dizuegu, hautaketan lagundu ahal izateko.

Galdetegia betetzeko epea maiatzaren 18ra artekoa izango da. Erantzunak aukerakoen zerrendak egiteko oinarria izango dira, baina epe barruan emateak ere eragina izango du. Beraz, garrantzitsua izango da ezarritako data errespetatzea.

 

Zuzendaritza