LH 5: plastikako erakusketa

LH 5: plastikako erakusketa

Kaixo, familia:

1.ebaluazio honetan, plastikako saioetan, planetekin, espazioarekin eta unibertsoarekin lotutako lan ezberdinetan burutzen ari dira zuen seme-alabak. Lan horiek 4 asteko iraupena izango dute eta lehenengo lanak amaitu ditugunez berauek ikustera gonbidatzen zaituztegu datorren asteko astelehen eta asteartean, abenduak 4 eta 5ean, arratsaldeko 16:30tatik 17:30tara bitartean gure gelen aurrean jarriko dugun erakusketan.

Zuen interesekoa izango delakoan, agur.

5.mailako tutoreak