LH 5: Eureka! Zientzia museora irteera

Eureka! Zientzia Museora irteera

Kaixo, familia:

Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu Donostiako Eureka! Zientzia museora irteera egingo dugula.

Eguna: Urriak 11, asteazkena

Itzultzeko ordua: 16:30

Ikasleek bazkaria eraman beharko dute. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Irteera honen kostua 9,50€koa izango da eta kuotarekin batera kobratuko zaizue.

Besterik gabe agurtzen zaituztete

Lehen Hezkuntzako 5.mailako tutoreak