Kaixo familia:
Dakizuen bezala, aurten Arantzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.
-
- NOIZ: Ekainaren 2, 3 eta 4 (astelehen, astearte eta asteazken).
- IRTEERA: Astelehenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.
- BUELTA: Asteazkenean 16:30etarako ikastolan egongo gara.
- GASTUA: 127 euro inguru izango da eta ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.
ERAMAN BEHARREKOAK:
- 3 egunerako arropak
- Lo-zakua
- Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat
- Xira (euria egingo balu)
- Barruko arropa eta pijama
- Nezeserra, txankletak eta toaila
- Bisera
- Mendirako motxila txikia eta kantinplora
- Eguzkitako krema
OHARRAK:
- EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZTA LITXARRERIARIK ERE.
- Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
- Ikasleren batek janariren bati alergia baldin badio, dieta bereziren bat behar baldin badu edota medikamenturen bat hartu beharra badauka, jakinarazi irakasleari lehen bait lehen. Medikamentuen kasuan, medikuaren errezeta/ziurtagiria beharrezkoa izango da.
Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.
LHko 5. mailako tutoreak