LH 5: Arantzara irteera

Kaixo familia:

Dakizuen bezala, aurten Arantzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.

NOIZ: Ekainaren 3, 4 eta 5ean (astelehen, astearte eta asteazken).
IRTEERA: Astelehenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.
BUELTA: Asteazkenean 16:30etarako ikastolan egongo gara.
GASTUA: 116 €. Ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.

ERAMAN BEHARREKOAK:

  • 3 egunerako arropak
    ● Lo-zakua
    ● Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat
    ● Xira (euria egingo balu)
    ● Barruko arropa eta pijama
    ● Nezeserra, txankletak eta toaila
    ● Bisera
    ● Mendirako motxila txikia eta kantinplora
    ● Eguzkitako krema

OHARRAK:

  • EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZTA LITXARRERIARIK ERE.
    ● Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
    ● Ikasleren batek janariren bati alergia baldin badio, dieta bereziren bat behar baldin badu edota medikamenturen bat hartu beharra badauka, jakinarazi irakasleari lehen bait lehen. Medikamentuen kasuan, medikuaren errezeta/ziurtagiria beharrezkoa izango da.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

LHko 5. mailako tutoreak