LH 5: Arantzara irteera (2023/05/29-31)

Kaixo familia:

Dakizuen bezala, aurten Arantzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.

NOIZ: Maiatzaren 29, 30 eta 31n (astelehen, astearte eta asteazken).
IRTEERA: Astelehenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.
BUELTA: Asteazkenean 16:30etarako ikastolan egongo gara.
GASTUA: 98 eurokoa ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.

ERAMAN BEHARREKOAK:

● 3 egunerako arropak
● Lo-zakua
● Oinetakoak: mendirako egokiak diren botak edo zapatilak, eta beste oinetako pare bat
● Xira (euria egingo balu)
● Barruko arropa eta pijama
● Nezeserra, txankletak eta toaila
● Bisera
● Mendirako motxila txikia eta kantinplora
● Eguzkitako krema

OHARRAK:
● EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZTA LITXARRERIARIK ERE.
● Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
● Ikasleren batek janariren bati alergia baldin badio, dieta bereziren bat behar baldin badu edota medikamenturen bat hartu beharra badauka, jakinarazi irakasleari lehen bait lehen. Medikamentuen kasuan, medikuaren errezeta/ziurtagiria beharrezkoa izango da.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.

LHko 5. mailako tutoreak