LH 5: Arantzara irteera

LH 5: Arantzara irteera

Kaixo, familia:

Ekainaren 4, 5 eta  6an (astelehena, asteartea eta asteazkena), Arantzako aterpetxera irteera egingo dugu.

Astelehenean goizeko 9:30etan irtengo gara ikastolatik eta asteazkenean arratsaldeko 16:30etarako itzuliko gara ikastolara.

Irteera honetako gastua, ikasle bakoitzeko, 94 eurokoa izango da eta ekaineko kuotarekin batera pasatuko zaizue.

Arantzan igaroko ditugun 3 egunetan ekintza ezberdinak egingo ditugu, ikasleek eraman beharrekoen artean hauek egon beharko dute:

  • Lo-zakua
  • Mendirako oinetako egokiak (mendiko botak edo mendirako zapatilak)
  • Xira (euria egingo balu).
  • Barruko arropa eta pijama.
  • Nezeserra, txankletak eta toaila.
  • Bisera.
  • Mendirako motxila txikia eta kantinplora.
  • Eguzkitako krema.
  • Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.

Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.

Besterik gabe agurtzen zaituztegu.

LHko 5. mailako tutoreak