URKIOLARA IRTEERA
Datorren astelehenean, urriaren 2an, ikasturte hasierako irteera egingo dugu Urkiolara. Interpretazio-zentroko erakusketa ikusi eta ibilbide bat egingo dugu mendian zehar. Ibilbidearen ostean, Urkiolan bertan bazkalduko dugu.
EGUNA: Urriak 2
IRTEERA ORDUA: Goizeko 09:00etan
BUELTA: 16:30ean
ERAMAN BEHARREKOA:
- Mendian eroso ibiltzeko arropa
- Ura
- Hamaiketakoa eta bazkaria.
Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.