Kaixo, familia:
Apirilaren 10ean (osteguna), Arritxulo aterpetxera (Oiartzunera) joango gara, egun biko egonaldia egitera.
Gai nagusia natura izango da, euskal giro ludikoan harremanak sendotzeko.
Denbora labur honetan, jarduera asko egitea aurreikusten dugu, baina beti ere eguraldiaren arabera burutuko dira.
Eraman beharrekoak hauek izango dira:
-
Lo zakua eta pijama
-
Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, orrazia…
-
Barruko arropa
-
Kirolerako arropa erosoa
-
Zira eta euritarako oinetakoak
-
Eguzkitarako txapela eta krema
-
Aseguru sozialeko txartela
Irteera: Apirilaren 10ean goizeko 09:00etan
Itzulera: Apirilaren 11an arratsaldeko 16:30etan
Irteera honen kostua 93€ inguru izango da eta Ikastolak duen zuen kontu korronte zenbakitik pasako zaizue.
Beste barik,
LH 4.mailako tutoreak