LH 4: Aiako Harrira irteera

LH 4: Aiako Harrira irteera

Kaixo, familia:

Apirilaren 19an (osteguna), Arritxulo aterpetxera (Oiartzunera) joango gara, egun biko egonaldia egitera.

Gai nagusia natura izango da eta haurrek ekintza hauek burutuko dituzte: Altxorraren bila basoan, naturarekin erlazionatutako jolasak, herri kirolak, rokodromoan eskalada, slackline… Aitzakia aproposa haurren hiztegia zabaldu, orientazio eta mapen irakurketa jorratu, inguruarekiko jarrera egokiak bideratu eta azken finean, euskal giro ludikoan harremanak sendotzeko.

Denbora labur honetan, jarduera asko egitea aurreikusten dugu, baina beti ere eguraldiaren arabera burutuko dira.

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
  • Barruko arropa
  • Kirolerako arropa erosoa
  • Zira eta euritarako oinetakoak
  • Eguzkitarako txapela eta krema.
  • Aseguru sozialeko txartela

 

Irteera: Apirilaren 19an goizeko 09:00etan

Itzulera: Apirilaren 20an arratsaldeko 16:30etan

Irteera honen kostua 57€ izango da eta Ikastolak duen zuen kontu korronte zenbakitik pasako zaizue.

 

Beste barik,

LH 4.mailako tutoreak