Kaixo familia:
Urriaren 9an , Orioko Txurruka aterpetxera joango gara egun biko egonaldia egitera.
Bi eguneko egonaldi hau, haurrak elkar hobeto ezagutzeko eta euren arteko harremanak sendotzeko erabiliko dugu giro euskaldun eta ludiko baten.
Gutxieneko eraman beharrekoak hauek izango dira:
- Lo zakua eta pijama
- Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, orrazia…
- Barruko arropa
- Kiroletako arropa erosoa
- Xira
- Osakidetzako txartela (fotokopia)
Irteera: Urriaren 9an, goizeko 9:00retan ikastola aurreko autobus geltokian elkartuko gara (gelan EZ).
Itzulera: Urriaren 10ean, arratsaldeko 16:50ean ikastola aurreko autobus geltokian elkartuko gara.
Ikastolatik tren geltokirako bidea ikasleek eta tutoreek egingo dugu bakarrik. Mesedez, ikasleak ikastolako autobus geltokian agurtu eta jaso.
Beste barik,
Tutoreak