Kaixo, familia:
2014 urtean jaiotako ikasleak 2023-2024 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute.
Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:
TALDE KIROLAK:
Eskubaloia:
- 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 17’45-18’45.
- Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.
- Matrikula Alexia bidez.
Futbola:
- Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astearte eta ostegunak 16’45-18’15 Ikastolan.
- LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.
- Matrikula Alexia bidez.
Saskibaloia:
- Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
- Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 16’45-17’45.
- Hasieran 3×3 jokatuko dute eta gabonetako opor ostean, 5×5.
- Matrikula Alexia bidez.
BANAKAKO KIROLAK:
- Xakea:. Astelehenetan 17’00-18’00. Matrikula Alexia bidez.
- Atletismoa (asteko bost egunetan aurkeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.
- Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.
Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.
MATRIKULA
Epea: maiatzaren 25etik ekainaren 9ra
Nola: Alexia plataforman (APPak ez du aukera hau eskaintzen)
Bideo honetan dituzue jarraibideak ikusgai:
KIROL EKIPAIAK
Ekipaien eskaera egiteko epea ekainaren 15ean zabalduko dugu.
KIROL BATZORDEA