LH 3: Donostiara irteera

LH 3: Donostiara irteera

 

Kaixo, familia:

 

Datorren  asteazkenean, hilaren 12an, ikasturte amaierako irteera egingo dugu Donostiara. Bertan “ Haizearen Orrazia” ikusi eta eguraldi ona egin ezkero, hondartzan jolastuko gara. Bazkaltzeko Miramar Jauregi aurreko zelaira joango gara.

EGUNA: Ekainak 12

IRTEERA ORDUA: Goizeko 09:00etan

BUELTA: 16:30ean

ERAMAN BEHARREKOA:

  • Ogitartekoa(k)
  • Ura
  • Bainujantzia eta hondartzarako eskuoihala
  • Eguzkitako krema (aurretiaz etxean eman iezaiezue)

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera dute. Poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatzeko, mesedez, jakinarazi irakasleei ostiralerako.

Besterik gabe agurtzen zaituztegu.

 

LH 3.mailako tutoreak