LH 3: Baratzera irteera

LH 3: Baratze baserri eskolara irteera

Kaixo familia:

Apirilaren 4an, Baratze baserri eskolara joango gara egun biko egonaldia egitera.

Haurrek baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, ekintza hauek burutuko dituzte: ortuko tailerra, eskulan tailerra, korta tailerra, sukaldaritza…

Giro euskaldun eta ludiko batean, haurren arteko harremanak sendotzea dugu helburu.

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
  • Azpiko arropa
  • Lanerako/kirolerako arropa erosoa (praka luzeak derrigorrezkoak dira)
  • Euritarako oinetakoak (botak) eta arropa
  • Hotzerako arropa
  • Aseguru sozialeko txartela (fotokopia)

Irteera: Apirilaren 4an, goizeko 09:00etan (autobusa 09:15etan)

Itzulera: Apirilaren 5ean, arratsaldeko 16:30etan

Irteera honen kostua 85 € izango da eta Ikastolak duen zuen kontu korronte zenbakitik pasako zaizue.

Beste barik,

Irakasleak