Kaixo, familia:
Azaroaren 10ean Basondora joango gara txangoan.
Irteera egun osokoa izango da: 9:00etan gelan elkartuko gara eta 16:30erako itzuliko gara.
Gogoratu, jateko hamarretakoa (fruta pieza bat) eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botila txiki bete ur freskatzeko. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokiko piknika jasoko dute (hala eskatu baldin badute) baina motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta jateko eta edatekoa.
Irteeraren kostua 14,37 euro izango da eta hau azaroko fakturan kobratuko zaizue.
Bigarren mailako irakasleak