Kaixo famila:
“Txoritxu” batzuk kontatu digutenez, aurtengo inauterietarako mozorrorako gaia zein izango den jakiteko irrikitan zaudete…bada, ez dizuegu gehiago itxaron araziko.
Aurtengo gaia “TALENTUAK” izango da, talentu artistikoak zehatzago esateko. Zuen seme alabek dituzten talentuak deskubritzea eta hauek elikatzen jarraitzea da gure eguneroko lanaren helburuetako bat eta inauteriak aitzaki hartuta, bakoitzari bere talentu artistikoa kaleratzeko aukera emango diogu. Mozorroa aukeratzen laguntzeko, galdera hau egin ahal diezue zuen seme-alabei:
- Telebistako saio batera edo auzoko jaietan antolaturiko emanalditxo batera gonbidatua izango bazina…zein talentu artistiko erakutsiko zenuke? izan zaitezke mago, ekilibrista, dantzari zein funanbulista, drag queen, pailazo edo musikari…nahi duzun artista!
Goiko galderari erantzunez, irudikatu dezala bakoitzak bere talentu artistiko hori eta zuen laguntzaz, prestatu dezatela otsailaren 28rako mozorroa.
Zuen laguntza estimatua aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue agur bat.
LH 2.mailako tutoreak