Kaixo, familia:
Martxoaren 24ko astean, Ausolanek jantokian bazkaltzen duten LH1eko ikasleekin “Baserritartean” deituriko ekintza jarriko du martxan eguerdiko tarteetan. Ekintza honen azalpen txiki bat doakizue atxikita beheko dokumentuan.
Ausolanek bere sare sozialetan, ekintza honetan parte hartzen duten zuen seme-alaben irudiak ateratzeko baimena eskatu nahi dizue, horretarako, zuen seme-alabek etxera eramango duten baimen-dokumentua martxoaren 24a baino lehen ikastolara sinatuta ekar dezazuen deia luzatzen dizuegu.
Zuzendaritza Taldea