LH 1. zikloa: Otsaileko etxeko lana

LH 1. zikloa: Otsaileko etxeko lana

Kaixo familia:

Ikastolak garrantzi handia ematen dio irakurketari eta interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera. Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, hainbat jarduera egiten ditu irakurketa-zaletasuna sustatzeko, eta horiek guztiak apirila amaieran JUUL kanpainarekin amaitzen dira.

Familiek ere, gurekin batera, irakurketa sustatu ahal duzue, zuen seme-alabek irakurtzen jakin zein ez. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aztertzen eta aukeratzen laguntzen, beraiekin irakurtzen.

JUUL kanpainarekin bat eginez, otsailean zehar irakurketa bereziki landuko dugu. Iraileko Batzar Pedagogikoan esan genuen bezala, otsailaren 1etik 28ra zuen seme-alaben etxerako lana pertsona heldu batek 15 minutuz berak menperatzen duen hizkuntzan zerbait ozen irakurtzea izango da.

Juul kanpainaren web-orrialdean www.juulkanpaina.eus, “Irakurgidak” atalean aurkitu ahalko dituzue haur eta gazteentzako ipuin- zein liburu gomendagarrien zerrenda.

Besterik gabe, agur.

 

                LH 1. Zikloko irakasleak  eta Hizkuntza Proiektuko arduradunak