LH 1: Mendiolako Kaltzadara irteera

LH 1: Mendiolako Kaltzadara irteera

Kaixo, familia:

Datorren ostegunean, maiatzaren 9an , Mendiolako Kaltzadara joango gara, erromatarren bidea egitera.

Irteera egun osokoa izango da: 9:00tan irten eta 16:30etarako itzuliko gara. Naturaz gozatzeko aukera paregabea aprobetxatu nahi dugu.

Kaltzada ingurua nahiko heze dagoenez, umeei oinetako aproposak janzteaz eta  motxilan plastiko bat sartzeaz ez ahaztu.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izango  dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Horrez gain, jakin ezazue irteera honen prezioa 3€koa dela, eta ohiko kontutik pasatuko zaizuela.

 

Lehenengo mailako Tutoreak