LH 1: hondartzara irteera

Kaixo, gurasoak:

Datorren ostiralean, ekainaren 9an, hondartzara joango gara egun pasa.

 

Irteera: goizeko 9:30ean

Itzulera: 16:30ean

Irteeraren prezioa: 3€ (kuotan gehituko zaizue).

Eraman beharrekoa:

  • Bainujantzi 2 (bat etxetik jantzita)
  • Toalla
  • Eguzkitako-krema (aurretiaz etxean eman, mesedez)
  • Bisera
  • Aldatzeko barruko arropa eta kamiseta bat (izendatuta)
  • Hamarretakoa, bazkaria eta ura

 

Gogoratu jantokiko piknika eskatu duten umeek piknika euren motxiletan eramango dutela.

Beste barik, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK