LH 1. eta 2. maila: oharrak

Familia agurgarriak,

 

Urtero legez, ikasturtea hastearekin batera, zuen seme-alabek gelara ekarri beharreko materiala jakin  arazi nahi dizuegu:

  • Ura edan ahal izateko kantinplora edo erabilera anitzeko plastikozko boteila (Beirazkorik ezin da ekarri).
  • Plastika orduetarako eta jantokirako amantala (bakarra).
  • Gelan eroso egoteko oinetakoak (bertan uzteko).
  • Aldatzeko arropa telazko boltsa batean.

 

Esan, amantala eta kantinplora edo boteilabarikuetan etxera eramango dutela garbitzeko.

 

HAMAIKETAKOA

 

  • Norberak bere hamaiketakoa ekarri behar du.
  • Garrantzitsua iruditzen zaigu hamaiketako osasuntsu eta orekatua ekartzea.
  • Barikuetan fruta eguna izango da, eta beraz, ikasleek fruta soilik ekarri ahal izango dute.